miércoles, 25 de septiembre de 2013

Hamelingo txirularia Arantzan

Arantzako eskolan 2013ko Urtarrilan sortu eta taularatutako bertso antzerkia.

Patxi Errementaria Narbarteko eskolan


2013ko Maiatzan Narbarteko eskolan sortu ta antzeztutako bertso ipuina. Patxi errementaria ipuinean oinarritutako ixtorioa kontatzen dugu.

miércoles, 18 de septiembre de 2013

Orti Porrotxekin buruz buru!

Ieup!
Hemen esklusiban, Ortik atzo Porrotxekin egindako lanaren zatitxo bat...
DVDa eskuragarri daonen abistuko!

sábado, 15 de septiembre de 2012

2-4 oin eskolarteko 2011


3 txerritxo Igantzin, irakasle ta guzi!


Irakasleak ikasle papera hartu zuen bertso ikastaro guztian zehar. Baita bertso antzerkian ere!

Ea letra topatzen dudan bertze ordenagailuan!

Txanogorritxo Igantzi 2009


Bertsoen egilea: Leire Ostolaza
Antzezleak: Igantziko eskolako 5. eta 6. (2009an)
0. Narratzaileak
Ba omen zen behin neska txiki bat,
zeinen alaia zen gogoan daukat:
nahiz jolasten zekien ederki,
handiagoen lanak nahi beti.
Hau zoriona,
begitxoetatik zeriona,
entzunda amak esan ziona:
1. Amak
Aizu, alaba Txanogorritxo,
tori eztia ta hiru opiltxo,
gaixorik dago amona xaharra,
badauka bilobaren beharra,
zoaz, mugitu!
Loretxoak biltzen ez gelditu,
bestela otsoak jango baitzaitu.
2. Txanogorritxok
Ama banoa ta gero arte
Amak:
azkar joan ta kontuz ibil zaite;
amona han izango duzu zai,
goseak ez da egongo lasai.
Tori bi musu,
opiltxoak hartu al dituzu?
Amona ondo zaindu ezazu.
3. Txanogorritxok
Tralatralarai, tralatralarai,
amonarengana nijoa alai,
hartu ditut nire loretxoak,
eta salto egin dit otsoak.
Susto itzela…
utzi nauzu harria bezela,
zergatik irten zara horrela?
4. Otsoak
Ume polita, hau da zortea,
biok baso honetan egotea;
nora zoaz otarra horrekin?
mesedez, joan nahi dut zurekin;
bi bide daude
eta, nirekin ados bazaude,
egin apustu motzaren alde.
5. Otsoak
Amonatxoa, jada heldu naiz,
zugana beti iristen naiz garaiz:
azkar zabaldu zazu atea,
nahi nuke askaria jatea,
Amonak:
Sartu, biloba,
zu ikusteko zenbat denbora,
zatoz, polita, nire ondora.
6. Otsoak
Nire askari zu zara eta
zu jateko hartu nahi nuke beta…
amona zein goxoa dagoen…
mozorro nadin ahal den ondoen.. .
Txanogorritxok:
Kaixo, amona,
aurrenengo iritsi naiz hona
ta dakarkizut askari ona.
7. Txanogorritxok
Ene, amona, harritzekoa!
Sudurra duzu otso antzekoa,
ta belarriak oso handiak,
amona batentzat gehiegiak,
eta ahoa:
bestetan baino handiagoa…
Zuk bai duzula gaitz arraroa.
8. Otsoak:
Sudurra daukat zu usaintzeko
eta belarriak zuri entzuteko,
ahoa duzu hurrengo kezka,
mesedez, ez zaitez joan iheska,
jango zaitut nik…
Amona tripan daukat jadanik
eta goseak nago oraindik.
9. Txanogorritxok:
Ama, lagundu! Ama, lagundu!
Otso gaizto honek amona jan du!
Norbait etor dadila, mesedez,
edozer emango nuke ordez!
Ehiztariek:
Zu egon lasai,
bagara amona salbatzeko gai
eta otsoa hiltzeko ere bai.
10. Narratzaileak:
Biak salbatu ondorenean
ito zuten erreka bazterrean,
eta denak jarri ziren pozik,
guztiak gure otsoa ezik.
Hola izan zan,
eta sartu ziren kalabazan
ta atera Igantzin, herriko plazan.

viernes, 14 de septiembre de 2012

2009 Nafarroako finala, desenpatea



Nik uste saio honetako giroak klaseetan jartzeko modukoa dela. Ofizioa lantzeko adibidez.
Desenpatea

Julio Soto eta Xabier Silveira
Kiniela asmatzeko azken partiduan zuen ekipoak jokatzen du. Galduz gero mailaz jetxiko da zuk Xabi nahiago duzu partidua irabazi eta kiniela galdu. Juliok berriz nahiago du partidua galdu eta kiniela irabazi.

Silveira
Hau espektakuloa
hau ikuskizuna
hogeitabi hankengan
erantzunkizuna
dirua da gehin bat
jokoan duguna
baina irabaztea da
komeni zaiguna
diruaren gainetik
dago osasuna (Osasuna?)

Julio
Osasuna gorri ta
nik gorri odola
daukat une honetan
ze arranopola
kiniela finean zer
dugu ba tonbola
nik aberastu nahi dut
sakela ta hola
hortik aurrerakoak
neri bost axola

Silveira
Irteera hoiekin
nahiz zutaz kupira
dirua besterikan
ez duzu desira
bi miloi terdi bizi
hontan ez da aunitz ba
bertsotan hori lortu
genezake di da
Lizaso ta Egaña
hola bizi dira

Julio
A ze etorkizuna
dudan halajaina
gora Osasuna, Betis,
Erregea, España
gaur Real Madrilek eman
diezaiola kaña
nahiz ateratzen duten
bizitzeko aina
zu ez zara sebastian
ta ni ez naiz Egaña

Silveira
Berriz ikusten zaitut
arrazoiez pattal
saio normal batean
nioke subnormal
ze arrazoitze klase
dabilkizu txabal
zu etzara Krutxaga
ta ni ez naiz Puñal
galdu o irabazi
igual igual igual

Julio
Deskonzentratu zara
badaukat susmoa
zuri min ematea
ez nuen asmoa
oinpean izango dut
bizi erritmoa
nahi hainbat zorion ta
nere erritmoa
zuk jarraitu segundan
ni kubara noa